Mundua garapenean murgildurik dagoelako,

La Sallen hezkuntza ere berdin.

La Salle, bizitzarako eskola.

logo-NCA---eus

Berezko identitatea duen testuinguru pedagogiko eta pastorala da. Molde berri eta argia proposatzen du antolatzeko garaian. Metodologia ikuspegitik eta ebaluatzeko moduan ere proposamen berritzaile zein zehaztua eskaintzen digu. Pertsonaren heziketari zentzu osoan  erreparatzen dio gizabanakoaren  dimentsio denei garapenaren etapa desberdinetan arreta eskainiz: dimentsio emozionala, kognitiboa, gorputzarena, gizarteakoa eta espirituala. Ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren protagonista bihurtzen da era horretara.

ITB gakoak

Berria

Eguneroko bizitzarako eta bizitzako egoeretatik  ikasteko erabiltzen diren bitartekariengatik.

Testuingurua

Nola ikasten den ikasten dena bezain garrantzitsua delako.

Ikaskuntza

Orainarte ezagutu dugun ikaskuntzaren aurrean eredu eta erdigune bihurtzen delarik.

Geure burua hobeto ulertu


Besteak ulertzeko ahalegina egin


Ingurua hobeto hauteman eta ulertzeko erronkan barneratu

Mundua eraldatu

Gaur egungo eskolari erantzun nahian

Aldatzen ari den mundu honetan hezkuntzak ezin du bizitzeko moduak  zein ezagutza geureganatzeko moldeak suposatzen duen iraultzatik bazterrean mantendu. Gaur egungo eskolari erantzuna eskaintzen dio La Sallek.  Pertsona kokatzen du erdigunean eta gizabanakoaren talentuetan jartzen du indarra. Mundua eraldatzeko baliabideak emango dizkion trebezia eta konpetentziak bereganatzeko aukeren bila dihardu etengabeko lanean.

Ikaslea, bere ikaskuntza prozesuaren erdigunean

ITBk norbanakoaren dimentsio emozionala, dimentsio kognitiboa, gorputz dimentsioa, dimentsio  soziala zein dimentsio espirituala abiapuntu harturik, pertsona bere ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren protagonista gisa proposatzen du.

ITBren oinarrizko habeak

Esperientzia bultzatzen duen eredua

Esanguratsuak diren esperientziak bizitzeak, ezagutzak emateaz gain, nortasunaren eraikuntzan ekarpen  ezinbestekoa bermatzen du.

Harremanean oinarritutako eredua

Ikasketa kooperatiboak ikaskuntzatik bertatik ezagutzaren esperientziak interpretatzen eta barneratzen laguntzen du.

Ikaskuntza-irakaskuntza

Ikaslea bere formazioaren zein hazkuntza pertsonalaren protagonista bihurtzen da etengabeko hobekuntza bideratzen duen ereduan.

Hezitzailea

Ikaskuntza prozesuan bitartekaria da hezitzailea, ikasleen bidelaguna.

Printzipio pedagogikoak

Printzipio pedagogikoak ditugu gidari, gure proiektuaren oinarri eta adierazgarri. Kalitatea eta balioa dakarkiote gure egitasmo hezitzaileari, haien gainean eraikia baita. Printzipio pedagogikoak dira, finean, Ikaskuntza Testuinguru Berriaren (ITB) muina, egungo gizarteak egiten dizkigun eskakizun berriei emandako erantzun bateratua.

Ikaskuntza eremuak

Ikasteko eremuak curriculuma modu integratzailean artikulatzeko aukera ematen duten ingurune didaktikoak dira, elkarren artean konektatuta daude eta ikaskuntza hainbat ikuspegitatik eta testuinguru propioen bidez ziurtatzen dute, eskolan ezagutza errealitate berrien bidea zabaltzeko.

Berezko materialak

materiales-web-cls-eus

Ikaskuntza Testuinguru Berria gauzatzen duten materialak berariaz sortu  eta garatu ditu La Sallek. Hau egitean, hezkuntza oso eta integral  baterako erronka bere baitan hartu du ikasketa kooperatiboa, sormenaren heziketa zein ikuskera solidarioa uztartuz. Hau guztia, La Sallek berezkoak dituen printzipio pedagogikoetan oinarrituz burutu du.

Hezteko eta ikasteko modu berria

jojobetCasibom GirişJojobet Giriş YapcasibomMeritking Girişholiganbet girişbaywincasibom güncelcasibom girişdeneme bonusuCASİBOM GÜNCEL