La Salle, hezkuntza ulertzeko beste modu bat.

Berezko Izaera
Logo_lema_la_salle_euskera_CMYK_Logo 2 tintas CMYK

Ehunen bat herrialdeetan kokaturik dagoen erakundea daLa Salle, giza eta kristau balioetan oinarritua den hezkuntzara emana. Bere helburuen artean aurkitzen da pertsonen gaitasunen, abilezien eta trebetasunen garapena sustatzea, hel daitezen pertsona autonomoak izatera, jantziak, sormenezkoak eta gizarte bidezkoago eta solidarioago baten eraikuntzan inplikatuak. Erakunde gisa inguruneari zabalik da eta adi hezkuntza-, lan- eta enpresa-munduaren beharretara, eta konprometitua, halaber, bere proiektua hezkuntza-elkarte moduan aurrera eramatera. Horretarako etengabeko hobekuntzan eta berrikuntzan diharduen giza kalitatezko talde profesional bat du.

#HarantzagoBegira

Haur Hezkuntza

Txikienen formazioak funtsezko esparruak estimulatzen ditu, ikaskuntza eraginkorraren oinarriak jarriz.

+ Informazioa
Lehen Hezkuntza

Abilezien eta trebetasunen esperimentazio, bizipen eta eraikitzeak pertsonalki eta sozialki hazteko aukera ematen du.

+ Informazioa
Bigarren Hezkuntza

Jasotako ezagutzak praktikan jartzen erakusten dugu, balioetan oinarrituz beti.

+ Informazioa
Batxilergoa

Giza eta intelektual mailan gazte helduak formatzeko egiten dugu lan, erantzukizunez jarduteko gai izango direnak.

+ Informazioa
Heziketa Zikloak

Abilezia, gaitasun eta konpetentzia ezberdinen garapenera zuzendutako hezkuntza.

+ Informazioa
Unibertsitatea

Formazioa eta ikerketa baturik, ezagutza bultzatzeko eta pertsonak sustatzeko.

+ Informazioa
NCA-EUS

Etorkizuneko eskola jada gauzatu dugu

La Sallek tradiziotik elikatuz bizitzarako prestatzen duen eskola izan nahi du. Hori dela eta, aldatzen ari den gizartearekiko sentibera da eta konpetentzia zein gaitasunen garapenean lagunduko dien dinamismoez hornitzen ditu ikasleak. Gizartearen beharrei adi egoteko ahalegina eginez, ikaskuntza testuinguruan kokatzen ditu gainera konpetentzia eta gaitasun hauek.

#ITBLaSalle

Zer da ITB?

Berezko identitatea duen testuinguru pedagogiko eta pastorala da. Molde berri eta argia proposatzen du antolatzeko garaian. Metodologia ikuspegitik eta ebaluatzeko moduan ere proposamen berritzaile zein zehaztua eskaintzen digu. Pertsonaren heziketari zentzu osoan  erreparatzen dio gizabanakoaren  dimentsio denei garapenaren etapa desberdinetan arreta eskainiz: dimentsio emozionala, kognitiboa, gorputzarena, gizarteakoa eta espirituala.

 

Oinarri dituen printzipio pedagogiko eta eremu didaktikoen arabera, Ikasleak ikaskuntzaren erdigunean kokatzen ditu ITBk. Bestalde, hezitzaileakgida eta prozesuan bitartekari moduan eta familiak  prozesu honetan guztian partehartzailea aktibo gisa proposatzen ditu.

Gehiago jakin nahi?

La Salle Programak

Ulises

Sormen

Optimis

Irati

Irakurketa Eraginkorra

Ikasketa Kooperatiboa

Hara

Gehiago jakin nahi al duzu?

Idatz iezaguzu.

La Salle zentro bakoitzaren kokapena eta etapak ezagutu ditzakezu ikastetxeen mapa kontsultatuz.


La Salleri buruz gehiago jakiteko, La Salle ikastetxeak edota programak, ez izan zalantzarik, jar zaitez gurekin harremanetan formulario honen bitartez edo interesatzen zaizun zentroarekin zuzenean harremanetan jarri.

Lan egin gurekin

    Onartzen dut "Zure date seguruak" "Pribatutasun politika"

    Tratamenduaren arduraduna: Kristau Eskoletako Anaiak – Arlep Barrutia. / Arduradunaren helbidea: MARQUÉS DE MONDEJAR, 32, P.K. 28028, MADRIL (Madril)./ Xedea: Zure eskaerei erantzuteko eta zerbitzu berriak eskaintzeko erabiliko dira zure datuak. / Publizitatea: Aurrez baimena ematen badiguzu soilik igorriko dizugu publizitatea; horretarako jarritako laukitxoaren bidez eman dezakezu baimena. / Legitimatzea: Aurrez zure onespena badugu soilik tratatuko ditugu zure datuak; horretarako jarritako laukitxoaren bidez adieraz dezakezu onespena. / Hartzaileak: Oro har, behar bezala baimendutako gure erakundeko langileek soilik ezagutuko dute eskatzen dizugun informazioa. / Eskubideak: Eskubidea duzu zuri buruz zer informazio dugun jakiteko, informazio hori zuzentzeko eta ezabatzeko, gure webgunean eskuragarri dagoen informazio osagarrian azaltzen den moduan. / Informazio osagarria: Informazio gehiago gure webguneko “Zure datu seguruak” atalean.