Zure datu seguruak
Datu pertsonalak babesteko araudia betetzeko informazioa
Europan eta Espainian, datuak babesteko arauak daude, zure informazio pertsonala babesteko pentsatutakoak, hain zuzen, eta nahitaezkoa da gure erakundeak arau horiek betetzea.
Horretarako, oso garrantzitsua da guretzat eskatzen dizugun datu pertsonalekin zer egingo dugun uler dezazun.
Hala, gardenak izango gara eta zure datuen kontrola emango dizugu, hiztegi erraza eta aukera argiak erabiliz, zure informazio pertsonalarekin zer egingo dugun erabaki dezazun.
Informazio hau irakurri ondoren zalantzaren bat baduzu, galdetu lasai.
Eskerrik asko zure laguntzarengatik.
- Nor gara?
-Gure izena: KRISTAU ESKOLETAKO ANAIAK – ARLEP BARRUTIA
-Gure IFK/IFZ: R2800291C
-Gure jarduera nagusia: ZERBITZU ADMINISTRATIBOAK ETA INFORMATIKOAK NAHIZ KUDEAKETA-ZERBITZUAK IKASTETXEEN ETA ELKARTEEN SARERAKO
-Gure helbidea: MARQUÉS DE MONDEJAR KALEA, 32, 28028 PK, MADRIL (Madril)
-Gure harremanetarako telefonoa: 917250030
-Harremanetarako posta elektronikoaren gure helbidea: protecciondedatos@lasalle.es
-Gure webgunea: colegioslasalle.org / www.lasalle.es
Zure esanetara gaude, jar zaitez gurekin harremanetan.
- Zertarako erabiliko ditugu zure datuak?
Oro har, zure datu pertsonalak zurekin erlazionatzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko erabiliko ditugu.
Halaber, beste jarduera batzuetarako ere erabili ahal izango dira, hala nola publizitatea bidaltzeko edo gure jardueren berri emateko.
- Zergatik erabili behar ditugu zure datuak?
Zurekin erlazionatzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko behar ditugu zure datu pertsonalak.Alde horretatik, lauki batzuk jarriko ditugu zure eskura, zure informazio pertsonalaren erabilerari buruz modu argi eta errazean erabakitzeko aukera izan dezazun.
- Nork ezagutuko du eskatzen dizugun informazioa?
Oro har, behar bezala baimendutako gure erakundeko langileek soilik ezagutuko dute eskatzen dizugun informazioa.
Halaber, gure zerbitzuak eskaini ahal izateko zure informazio pertsonala eskuratu beharra duten erakundeek ere ezagutu ahal izango dute.Adibidez, gure bankuak zure datuak eskuratuko ditu, gure zerbitzuak txartel bidez edo banku-transferentzia bidez ordaintzen badira.
Halaber, zure informazioa ezagutuko dute legea betetzeko zure datu pertsonalak helarazi behar dizkiegun erakunde publikoek edo pribatuek ere.Adibidez, kopuru jakin batetik gorako eragiketa ekonomikoei buruzko informazioa Zerga Administrazioko Estatu Agentziari igortzera behartzen gaitu Zerga Legeak.
Orain arte adierazitakoak alde batera utzita, zure informazio pertsonala beste erakunde batzuei eman behar badiegu, zure baimena eskatuko dugu aurrez, horren inguruan erabakitzeko aukera argien bidez.
- Nola babestuko ditugu zure datuak?
Babes-neurri eraginkorren bidez babestuko ditugu zure datuak, zure informazioaren erabilerak dituen arriskuen arabera.
Horretarako, gure erakundeak Datuak Babesteko Politika onartu du, eta kontrolak eta ikuskaritzak egiten dira urtero, zure datu pertsonalak seguru daudela egiaztatzeko une oro.
- Zure datuak beste herrialde batzuetara bidaliko ditugu?
Munduan, zure datuak seguru egongo dira hainbat herrialdetan, baina ez beste batzuetan.Esate baterako, Europar Batasuna inguru segurua da zure datuetarako.Zure informazio pertsonala zure datuen babesaren ikuspegitik segurua ez den beste herrialde batera ez bidaltzeko politika dugu.
Zerbitzua eskaintzeko xedez, beharrezkoa bada zure datuak Espainia bezain segurua ez den beste herrialde batera bidaltzea, zure baimena eskatuko dizugu beti aurrez, eta segurtasun-neurri eraginkorrak aplikatuko ditugu, zure informazio pertsonala beste herrialde batera bidaltzeko arriskuak murrizteko.
- Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak?
Gure harremanak irauten duen bitartean eta legeak horretara behartzen gaituen denboraz gordeko ditugu zure datuak.Aplikagarri diren legezko epeak amaitutakoan, modu seguruan ezabatuko ditugu, ingurumena errespetatuz.
- Zein dira datuen babesarekin lotutako zure eskubideak?
Edozein unetan jo dezakezu guregana zuri buruzko zer informazio dugun jakiteko, okerren bat egongo balitz zuzentzeko eta gure arteko harremana amaitutakoan ezabatzeko, legeak horretarako aukera ematen badu.
Zure informazioa beste erakunde batera pasatzeko eskatzeko eskubidea ere baduzu.Eskubide hori “eramangarritasun” deritzo, eta baliagarria izan daiteke hainbat egoeratan.
Eskubide horietako batzuk eskatzeko, idatziz egin behar duzu eskaera gure helbidera, eta NANaren fotokopia bidali behar diguzu, identifikatu ahal izateko.
Gure erakundearen bulegoetan eskubide horiek eskatzeko inprimaki bereziak ditugu, eta beroriek betetzen lagunduko dizugu.
Datuak babesteko zure eskubideei buruz gehiago jakiteko, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunea kontsulta dezakezu (www.agpd.es).
- Aurrerago iritzia aldatzen baduzu, bertan behera utz dezakezu baimena?
Zure datuen erabilerari buruzko zure iritzia aldatzen bada, edozein unetan utz dezakezu bertan behera zure baimena.
Hala, esate baterako, une batean gure produktuen edo zerbitzuen publizitatea jasotzeko interesa izan bazenuen, baina jada publizitate gehiagorik jaso nahi ez baduzu, gure erakundearen bulegoetan eskuragarri dagoen tratamenduaren aurkako inprimakiaren bitartez jakinaraz diezagukezu.
- Zure eskubideak ez direla aintzat hartu uste baduzu, non jar dezakezu erreklamazioa?
Gure erakundeak zure eskubideak aintzat hartu ez dituela uste baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa jar dezakezu, honako bide hauetako bat erabiliz:
-Egoitza elektronikoa:www.agpd.es
-Posta-helbidea:
Datuak Babesteko Espainiako Agentzia
Jorge Juan kalea, 6
28001-Madril
-Telefonoz:
Tel.901 100 099
Tel.91 266 35 17
Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa jartzeak ez du inolako kosturik, eta ez da beharrezkoa abokatu edo prokuradore baten laguntza.
- Zuri buruzko profilak egingo ditugu?
Gure zerbitzuen erabiltzaileei buruzko profilak ez egitean datza gure politika.
Hala ere, zenbait egoeratan, zerbitzua emateko xedez, merkataritza-xedez edo bestelako xederen batez, zuri buruzko informazio-profilak lantzeko beharra izan dezakegu.Esate baterako, zure erosketen edo zerbitzuen historiala erabil dezakegu zure gustuetara edo premietara egokitutako produktuak edo zerbitzuak eskaintzeko.
Horrelakoetan, segurtasun-neurri eraginkorrak aplikatuko ditugu zure informazioa une oro babesteko, baimenik ez duten beste pertsona batzuek beren onurarako erabil ez dezaten.
- Zure datuak beste xede batzuetarako erabiliko ditugu?
Zure datuak orain arte azaldutakoetatik kanpoko beste xede batzuetarako ez erabiltzean datza gure politika.Hala ere, zure datuak beste jarduera batzuetarako erabiltzeko beharra izango bagenu, zure baimena eskatuko genizuke beti aurrez, gai horren inguruan erabakitzeko aukera argien bitartez.