Ulises
Estimulazio Goiztiarra Programa garapenaren esparru ezberdinetan
Neurona-sareen Arloa
Gure helburua da neurona-egiturak estimulatzea eta aberastea, beraiek errazten baitituzte ikus-entzunezko informazioaren sarrera eta igarotzea. Egitura hauek sare antolatuak osatuko dituzte, pentsamendua eta ezagutza eraginkortasun handiagoz jario daitezen orainean eta etorkizunean. Horretarako sasoi kritiko bat dugu (2-7 urte bitartekoa).
Glenn Doman-ek sortutako prozedura bat erabiltzen dugu berak landutako programa batean; programa honek mila bits baino informazio bisual gehiago du eta entzutezko hamar mila baino gehiago, jakintzaren kategoria ezberdinetan antolatua: zientzia, artea, natura, gizartea, pertsonaiak, etab.
Badugu neuronen estimulazioaren bertsio bat irakurketa klabean, Sensor izenekoa. Hitzezko estimuluak erabiliko dira, adierazten duten objektuari lotuak, irudiak sortzeko zeinekin erlazionatuko den irakurketa prozesua era formalean hasiko denean (fonologiko – silabiko sistema).
Arlo Psikomotorra – Lateralitatea garatzeko zirkuituak
Senso-neuro-motorraren garapenerako estimulazioa sasoi kritikoan (3-7 urte bitartean).
Programa hau oinarritzen da gizakiaren nerbio-sistemaren garapen naturalean, bere funtzionalitatea ahalbideratuko duen heldutasuna iritsi arte, erritmoen dibertsitatea eta berezitasunak errespetatuz. Prozesu hori erraztea eta laguntzea da kontua, zuzenean proposatuz posturak, mugimenduak eta lekualdaketak behar bezala sekuentziatuak, koordinazio pertzepziozko eta motor on bat lortzeko eta lateralizazio egokitu baten ezarpenerako. Hau da oinarrizko garapen-prozesuetako bat, ez bakarrik prebentzio mailan baizik eta trebetasunen bideratzaile ere, bai ezagutzenak (direkziozkotasuna edo espazio erreferenteak), bai motorrak (erritmoa, oreka edo bizkortasuna), bai pertsonalak (ordena edo segurtasuna), bai sozialak (autokontrola edo erregulazioa).
Arlo Pertzepziozko – Kognitiboa
Gaitasun kognitiboen garapenerako estimulazioa eta pentsamendu logikoaren sekuentzia baten automatizazioa.
Gure helburua da garapen-arloetako bat gure neska-mutilekin lantzea haien eskolatzearen hasieratik, eskolarekin tradizioz lotu izan dena, baina beranduagorako uzten zena hark zuen osagai abstraktuagatik: ulertu, arrazoitu, problemak ebatzi, etab. Esperientziak diosku oso txikitatik gure haurrek identifikatu egiten dutela, konparatu, erlazionatu eta erabakiak hartzen dituztela. Pertzepzio – Kognitibo arloan hitzak jartzen laguntzen diegu pentsatzeak esan nahi duenari buruz, pentsatzeko era ezberdinei eta nola egiten denari buruz. Nahi duguna zera da, bizitzea tokatzen zaien egoera ezberdinei aplika ditzaketen pentsamendu-errutinez eta trebetasunez hornitzea. Zera nahi dugu, pentsatzeko ohiturak sortzea, pentsatzen ikasten lagunduko dietenak, eta logika eta arrazoiketa klabean ikasten.