Sormen
Adimen Sormenezkoaren edo Alboko Pentsamenduaren Programa
Sormenaren garapena bizi garen gizartearen eskakizun eta beharretako bat da. Baina gainera aberasten eta osatzen gaituen funtsezko giza gaitasuna da. Gure hezkuntza eskaintzak esplizituki hartzen du bere baitan dimentsio honen garapena zeinetan bide garrantzitsu bat jada egina dugun.
Gure asmoa zera da, jaiotzean guztiok dugun sormen-gaitasuna iraun ahal izateko eta hazarazteko estrategiez eta lanabesez gure ikasleak hornitzea. Gure helburua da gaitasun hori hobekuntza pertsonalaren eta sozialaren zerbitzuan jartzea, sormena zuzenduz ohizko formula eta soluziobideekin konpondu ez daitezkeen arazoei irtenbideak aurkitzera, alternatiba berriak arakatuz.
Planteamendu hau oso erlazionaturik dago afektibo-emozional arloko jarrerekin eta balioekin (ez epaitu hurkoaren ideiak baizik lan egin haietatik abiatuz), nola pertsonarteko alderdian (segurtasuna, konfiantza edo partaidetza) hala pertsonabarrukoan (lankidetza, beste ekarpenen balorazioa edo talde-zentzua). Hasierako etapetatik (5 urte) proposatzen dizkiegu gure ikasleei sormenezko pentsamendu eginkorraren oinarrizko printzipioak bizkortzeko esperientziak.
Crea-k baditu estrategia espezifikoak alboko pentsamendua trebatzeko eta garatzeko, horien artea IDEAL prozedura, aspalditik balioztatua ingurune ezberdinetan: arazo bat egoki Identifikatu eta Definitu era eraginkorrean alternatibak Esploratzeko eta egokiena iruditzen denarekin Aritzeko eta egin ondorengo Lorpenak ebaluatzeko.