Optimis
Gaitasun Logikoen edo Pentsamendu Bertikalaren Garapenerako Programa
Garapenaren alderdi ezberdinak bizkortzeko eta hobetzeko xedea dute aplikatzen ditugun programa guztiek, osagarritasun ikuspegitik eta ikasleen momentu ebolutiboa kontuan hartuz.
Etengabeko ikasketaren prozesuak beharrezkoak ditu pertsonaren baliabide kognitibo, emozional, pertsonal eta sozial guztiak. Batera funtzionatzen badute ere banan-banan tratatzen ditugu kontziente egin gaitezen eta erabili ahal izan ditzagun eraginkortasunez, efizientziaz eta segurtasunez.
Pentsamendu bertikala da arazoak ebazteko eta eguneroko errutinen eskakizunetara egokitzeko ahalbidetzen gaituena. Jakin behar dugu zen den pentsatzea eta nola ongi egin. Planteamendu honi hasiera Haur Hezkuntzan ematen zaio arlo pertzepzio-kognitiboan eta jarraitzen du hezkuntza etapa ezberdinetan zehar. Ezagutzeaz gainera (datuak, gertaerak, formulak eta teoriak) pentsatzea ere bada (prozesatzea, erlazioak ezartzea, induzitzea eta deduzitzea, etab.).