Irakurketa Eraginkorra
Irakurketa Konpetentziaren Hobekuntzarako Programa
Irakurketa Eraginkorra programaren azken helburua da ikasle guztiak irakurle eraginkorrak bihurtzea etengabeko lanketaren bitartez behar bezala egituratu eta sekuentziatutako lan intelektual teknika batzuekin, irakurketa-ekitaldian zuzenki parte hartzen dutenak: arreta, ulerpena, intuizioa, abiadura, ikusmen-abilezia, oroimena, aurreratzea…
Teknika hauek ikasleen motibazioa, ulermena eta irakurketa-gaikuntza hobetzera zuzendurik daude.
Gaitasun hauek garatuz, erabat hezkuntza-arautegiak proposaturiko ildoan, errazten ari gara, ez bakarrik irakurketa, ikaskuntzaren prozesu orokor guztia baizik. Honela, programa honek balio du eskola-porrota aurreikusteko, ahal den neurrian, lehenbiziko urteetan irakurketa-konpetentzia faltari loturik doana.
Lanketa-lerro ezberdinen bitartez garatzen da:
Ikastetxeko Irakurketa Proiektua, hezkuntza etapa guztien irakurketa artikulatzen duena.
Irakurketa materialak etapaka: irakurketa-jolasak, irakurketa estrategiak…
Materialak ahots ozen irakurketarako, lehen hezkuntzan.
Havilect, programa informatiko bat da behar diren abileziak entrenatzen eta garatzen dituena, irakurketa-ekitaldia arrakastaz egiteko: ikus-eremua zabaltzea, finkapenak gutxitzea, informazio bat azkar aurkitzea, ikusi-oroimena, zentzua aurreratzea…