ITB pedagogia printzipioak Bigarren Hezkuntza
Barnekotasuna
Barneko bizitza garrantzitsua delako saiatzen gara gizabanakoaren kualitate diren espiritualitatea eta pertsonalitatea garatzen.
Adimena, gorputza eta mugimendua
Espazioak eta mugimendua ezinbestekoak dira garapen kognitiboa emango bada. Tradizioz ezagutu dugun ikasgelaren moldea apurtu eta sormena eta ikaskuntza ahalbideratuko dutenak indartzen ditugu.
Pentsamenduaren eraikitzea
Pentsamendua hezi daitekeela sinisten dugu eta horregatik banakako zein taldeko hausnarketa momentuak eskaintzen eta sustatzen ditugu.
Jokabide eta jarduera autoerregulatua
Ikasleak modu autonomoan ikasteko ohitura garatzen du eta eskolak ikaskuntza prozesua naturala eta besterenezina izan dadin laguntzeko bideak jartzen ditu.
Ikaskuntzaren dimentsio soziala
Besteenganako errespetuzko jarrera izaten ikasten dugu eta gizarte mailako zein kultur inguruko praktiketan parte hartuz aberasten gara.